Maiatzaren 4tik 14ra batxilergoko matrikulazioa epea irekitzen da 2020-2021 kurtsorako. Egoera berri honetan, matrikulak egiteko eskaera on line izango da. Hemen duzue informazioa:
IZEN-EMATEA: maiatzaren 4tik 22ra
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Ikaslearen Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Aita eta Amaren Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Familia Liburuaren guraso eta ikaslearen orrien fotokopiak
- Errolda agiria (jada Ikastolako ikasle direnak, ez)
DOKUMENTAZIOA BIDALTZEKO: Ikastolako helbide elektronikora: andoain@ikastola.eus
INFORMAZIOA LORTZEKO: Ikastolako helbide elektronikora: andoain@ikastola.eus
AITA LARRAMENDIKO BATXILERGOA:
Aita Larramendi Ikastolak bi batxilergo mota eskaintzen ditu:
- GIZA eta GIZARTE ZIENTZIAK
- ZIENTZIA eta TEKNOLOGIA
Batxilergoak, ikasleak etorkizunera bideratzen ditu. Lanbide Heziketarako zein Unibertsitaterako ateak irekitzen ditu eta, gure helburua,
ikasleei horretarako prestakuntza sendoa eskaintzea da.
Informa zaitez gure webgunean [KLIK HEMEN].