Igandean, azaroaren 26an, 60. urteurrena ospatzeko mendi martxa antolatu zen. Ekitaldi honetan, Ikastolako familia, ikasle eta langileak izan ziren egun zoragarriaz disfrutatzen.
Goizeko 9:30etan abiatu zen mendi martxa Txistoki pasealekutik. Ibilbidea Belkoain magaletik igarotzen zen eta Aduna azpiko Zubitxiki poligonotik Txistokira iristen zen.
Mendi martxa Ikastolan amaitu zen; amaiera boribiltzeko, jangelan hamaiketakoa izan zen. Nahiz eta hamaiketako berandu hasi, gustora amaitu zuten parte hartzaileek ekitaldia jaki goxoak dastatzen.
Giro polita izan zen goiz osoan zehar. Urteurrenarekin amaitzeko, abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Zumea plazan.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.