Aurreko astean Lehen Hezkuntzako 4.mailakoek, Ongi Etorri Eskolarak antolatutako “Mila kolore” tailerra egiteko aukera izan zuten. Ikus-entzuneko eta dinamika ezberdinen laguntzaz, immigrazioa ulertzen saiatu ziren eta baita immigratzen duten pertsonek zer nolako emozioak sentitzen dituzten identifikatzen ere.
Horretaz gain, goxotasunez eta bihotzetik guk ere badugula zer egina azaldu zieten Miriamek eta Nishthak.
Osa dezagun guztion artean mila piezako puzzlea, kolorea emanez munduari.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.