MILAREN BISITA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
9

Abenduaren 18an, Mila Garraldak DBH 4ko ikasleak bisitatu zituen. Mila DBH 4ko eta LH 5eko ikasle batzuen amona da. Honek Ez dok Amairu mugimenduan parte hartu zuten hainbat artisten lagun eta ezaguna izan zen, esate baterako: Joxean Artze, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi. Horretaz gain, urte askotan Joxean Artzeren “manager” modura lan egin zuen.

 

Gauza asko kontatu zizkien ikasleei, horien artean frankismoko eta bigarren mundu gerrako bizipenak. Bere bisitak gazteei garai zaharretako bizipenak transmititzea zuen helburu. Gainera, hainbat bitxikeria eta anekdota kontatu zituen. Adibidez, denok ezagutzen dugun ‘’Txoriak txori’’ abestia nola sortu zen. 

 

Ekitaldiari amaiera emateko, Milak eta ikasleek ‘’Izarren hautsa’’ abestu zuten. 

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
9