
Gure ikasleak goizean abiatu ziren Urretxura eta museora iritsitakoan, bisita gidatu bat izan zuten, non azalpenak eman zizkieten munduko fosilen inguruan. Ondoren, museora bisita egin zuten eta bertan harrien zazpi propietateak aztertu zituzten taldeka. Probetxuzkoa izan zelakoan gaude, biologia klasean landutakoa bertan praktikan jarri baitzuten. Bukatzeko, azokara joan ziren, salgai zeuden mineral eta fosilak miresteko.



