MIZPIRADIRA BISITA

Aurreko astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak, Andoaingo Mizpiradi sagardotegia ezagutzeko aukera izan zuten.

Bertan, sagarrak jasotzeko garaia dela aprobetxatuz, hauek biltzeko aukera izan zuten Mizpiradiko sagastietan barrena. Ondoren, sagardoa egiteko prozesua eta urratsak ezagutu zituzten. Eta amaitzeko, bertako sagarrarekin egiten den sagar zukua edota muztioa dastatzeko aukera eduki zuten.

Primeran pasa zuten eta egunpasa polita izan zen.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.