MODU EGOKIAN ERABILTZEN DITUGU TEKNOLOGIA BERRIAK?

Familia Eskolaren agitarauaren barruan, datorren otsailaren 19an, gai interesgarri bat landuko dugu Txistokiko bilera gelan:  “Modu egokian erabiltzen al ditugu teknologia berriak?

Sentsibilizazio saio hau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin bat, Zibersegurtasun Euskal Zentroak eskaintzen du. Saio honen helburu nagusiak bi dira:

  • Gure seme-alabek online teknologien aurrean aurki ditzaketen aukera eta arriskuak aztertzea.
  • Haur eta nerabeak lagundu eta babesteko sustatu daitezkeen prebentzio-neurriak aztertzea.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko familiei zuzendua dago, eta arratsaldeko 17:00 eta 19:00 bitartean izango da,  euskaraz.

Izen-ematea egiteko, on-line FORMULARIOA erantzun behar da, otsailaren 16a baino lehen.