MOROKILA TAILERRA JANGELAN

Dakizuen bezala, Aibakek proiektu pedagogiko bat lantzen du Txistokiko jangela garaian, Ekin Food zehazki. Gure helburua, eskola jantokiak ikasteko eta entretenitzeko espazio ludikoa bihurtzea da, ikasleek ohitura osasungarriei, mahaiko heziketari eta ondo jateari buruzko jakintzak berenganatu ditzaten. Horretarako zenbait puntu landuko ditugu: langilegoen formakuntza, tailerrak, jantoki garden, argitsu eta didaktikoak…
Iaz EKO TALO tailerra EKIN MERKATU tailerra eta URAREN tailerrak egin genituen eta ikasleak zerbait ikasteaz gain oso ondo pasa zuten.
Oraingo honetan, kurtsoari hasiera emateko MOROKILA tailerra egin dugu.
Morokila, garai batean, artoz eta esnez eginiko edari oso energetiko bat zen; gaur egungo ”cola cao” izenez ezagutzen duguna ordezkatzen du morokilak.
Etxeetan oso erraz prestatu eta kontsumitu daitekeen errezeta erakutsi die Julen artogileak. Konpostagarria den edalontzi batean hartu dute edaria ikasleek.
Morokilaren osagaiak: artoa, behi esnea (intolerantzientzako beste esne mota bat erabili da) eta azukrea (diabetikoren bat egonez gero, Stevia).
Tailerra, Azaroaren 13an 13:30etan egin da Txistokiko Jangelako ikasleekin.
Oso ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dute gure ikasleek!!

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.