Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 6.mailakoak Zumaiara joan dira egun pasa egitera. EKI proiektuan lantzen ari diren MUNDUA ALDATZEN IKUSI DUT gaiari jarraipena emanez, lehendabizi Algorriko interpretazio zentroan azalpen interesgarriak entzun eta ikusi zituzten.
Ondoren, Gipuzkoako kostaldean hain ezaguna den flysch-a ikusteko aukera izan zuten. Paraje zoragarria!
Ikertzaileen moduan, milioika urteko historia kontatzen duten geruzak aztertuz aritu ziren, mundua nola aldatu den ulertuz. Benetan interesgarria!
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.