MUNDUA ALDATZEN IKUSI DUT

Aste honetan Zumaian izan dira 6. mailakoak, unitate honetan EKIn lantzen ari diren MUNDUA ALDATZEN IKUSI DUT gaiari jarraipena emanez.

Ingurunean hainbat galdera sortu zitzaizkien, adibidez,  zer aldaketa izan dira gure Lur planetan? Zer ondorio izan dituzte aldaketa horiek? Izan al dugu gizakiak eraginik horietan?

Guzti hauei erantzuteko, Flyschak gertutik ezagutzea ideia bikaina iruditu zitzaien.  Lehendabizi Algorriko interpretazio zentroan azalpen interesgarriak entzun eta ikusi ondoren, flyschak ikustera irten ziren. Paraje zoragarria!!

Algorriko kalan dagoen geruzetako batean dinosauruen amaiera ekarri zuen ustezko meteoritoaren arrastoak ere ikusi dituzte!!!

Orain ulertzen dute munduko ikertzaileak labar hauek aztertzera etortzea, milioika urteko historia kontatzen dutelako geruzaz geruza; mundua nola aldatu den irakur dezakete bertan!! Benetan interesgarria!

Azkenik,  itsasoan eta inguruan plastikoak eragiten duen kalteaz jabetu eta inoiz baino kontzientziatuagoak bueltatu ziren Ikastolara.

Argazki gehiago ikusteko egin KLIK HEMEN.