MUNDUA EZ AL DA BOST, ZENTZUMENENA?

“…..Mundua ez al da bost, zentzumenena?” Horrela bukatzen da orain ikasten ari diren bertsoa Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleak, zentzumenen gaiarekin murgilduta daude eta!!

Horrekin lotuta , Maddalen Marzolen bisita izan dute. Perfumeetan aditua eta usaimen gaietan jantzia dagoenez, berarekin batera tailer txiki bat burutu dute, usai mota ezberdinak aztertuz.
Esperientzia polita izan da benetan, MILA ESKER MADDALEN!