Ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, ukimena…Zentzumenen gaia lantzen dabiltza Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleak. Horien guztien bidez zenbat informazio jasotzeko gai diren ohartzen ari dira.
Bada joan den astean usaimenaren atala borobiltzeko bisita izan zuren Ikastolako jangelan. Maddalen Marzol ikasle ohiaren laguntzarekin usaimenarekin jolasean aritu ziren. Maddalen aditua da perfumeetan eta askotariko fragantziak eskaini zizkien usaindu ahala asmatzen saiatzeko.
Denetarik iradoki zien usain haiek, limoiak, laka, eguzkitako krema, marrubiak, puzkerrak, zuhaitzak, loreak…Asko gustatu zitzaizkien batzuk eta bat ere ez besteak.
Arratsalde polita izan zen, mila esker Maddalen!