Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasle batzuek musika eta arte eszenikoak aukeratu zituzten hautazko gai moduan, eta ikasturtearen erdira iritsi garen honetan, irteera egin dute. Ikasleak 2 taldetan banatuta daude, eta batzuek urtarrilaren bukaerara arte musika landu duten bitartean, besteak arte eszenikoetan trebatu dira.
Horrela, musikako ikasleek txalaparta tailerra jasotzeko aukera izan zuten atzo Andoaingo Maizorri txalaparta eskolaren eskutik, eta arte eszenikoetako ikasleek, berriz, zirkuko disziplinak gertutik ezagutu eta probatu zituzten Adunako Zirkuolan.
Errepikatzeko moduko esperientzia!


