NAROA ASENSIO URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETAN IRABAZLE

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4ko ikaslea den Naroa Asensio aurten ere saritua izan da Urruzuno literatur lehiaketan. Iazkoan prosarekin saiatu zen; aurten, aldiz, bere “Naizena” poesia lanarekin eskuratu du saria..

Iragan iraila hasieran Arantzan egon ziren lehiaketako saritutakoak MIkel Ayllón idazlearekin idaztearekin zerikusia duten lanketak eginez eta egonaldi hori aurten ere errepikatzeko irrikaz dagoela azaldu du Naroak.

Idazle gazte eta polifazetiko honi bere sari zerrenda luzatzen jarrai dezala opa diogu.

Zorionak, Naroa!