NATURA ETA KULTURA ASTEA

Ikasturteko azken astean eta urteroko moduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek natura eta kultura astea izan zuten. Era askotako ekintzak egin eta inguruko tokiez disfrutatzeko aukera izan zuten.

Besteak beste honelako ekintzak egin zituzten: Adunako Uralde araztegira bisita gidatua, Santa Klara uhartera bisitak, bertako Hondalea obra ezagutuz, Mihiseren kontzertua eta Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen emanaldiak, Leitzarango zentral hidroelektrikoa ezagutzea, Basagain eta bertako aztarna arkeologikoak aztertzea, Etxarrira bainu bat hartzera, escape-room jokoa, OKA joko erraldoia, mahai-jokoak, kirolak, esperimentuak gelan,  Kontxako badian kayak eta paddle surf-ean trebatzea…

Hainbeste ekintzarekin aspertzeko betarik ez zuten izan! Ondo pasa oporrak!

Argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN.