NATURA ETA KULTURA ASTEA

Ikasturteari amaiera emateko, DBHko ikasleek natura eta kultura astea izan zuten. Egoerak baldintzatuta izan bazen ere, orain arte ezinezkoak izan diren zenbait ekintza gauzatu zituzten. Gogotsu zeuden irteerak egiteko eta, eguraldi ona aprobetxatuz, inguruko tokiez disfrutatzeko aukera izan zuten.

DBH 1eko ikasleak, esaterako, Aduna eta Leitzaranera gerturatu ziren. Horrez gain, ikastolan ere kirolak zein artelanak gauzatzeko tartea izan zuten. DBH 2ko ikasleek ere ikastolatik ateratzeko gogoekin ziren eta Tolosa, Basagain eta Pasaiara egin zuten irteera. Azkeneko honetan, kayak-ak hartu zituzten itsasotik ibilbidetxo bat egiteko. Gainera, hitzaldi bat entzuteko aukera izan zuten ontzien sailkapen plantako profesionalen eskutik.

DBH 3n, Biologiako arloan gaia landuta zutenez, Araztegiaren inguruko hitzaldia izan zuten ikasgelan. Bestalde, Mihise taldearen kontzertu bat ikustera joan ziren Basterora DBH 4ko ikasleekin batera. Asteari amaiera emateko, Albaola museoa bisitatu zuten eta, ostiralean, Kontxako badian kayak eta paddle surf-ean trebatzen aritu ziren, kirolari ezinhobeak direla erakutsiz. DBH4koak ere izan zituzten lagun Kontxarako irteera horretan eta arras ondo moldatu ziren badia horretan ohikoak ez diren olatu artean. Horretaz gain, Hezkidetza tailerra izan zuten ikastolan; bertan, genero erainkuntza eta estereotipoen inguruan hausnartzeko tartea izan zutelarik. Gainera, gizarteko arloarekin lotuta, mahai-jolasa sortu eta jolasteko momentua ere izan zuten, XX. mendeko historia barneratuta dutela baieztatuz.

Ondo pasa oporrak!

DBH 1 mailako argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN.

DBH 2 mailako argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN.

DBH 3 mailako argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN.

DBH 4 mailako argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN.