NATURA IKASGELAN

Natura izan dute hizpide azken aste hauetan Lehen Hezkuntzako 1. mailan eta, besteak beste, zuhaitzak nola landatzen diren irakurri eta aztertu dute.

Ez dira zuhaitzak landatzen hasi, baina Kalendula haziekin saiakera txiki bat egin dute, etxetik ekarritako yogourt poteetan.

Dagoeneko kimu batzuk loratzen hasi dira, ea zortea duten eta denak hazten diren!