Udaberriarekin batera Haur Hezkuntza 4ko ikasleak, naturaz gozatzeko aprobetxatu dute, bai ikastolatik kanpo eta baita, barruan ere. Patioa eta ikastola ingurua kolorez bete da. Zuhaitzak hostoz, lorez eta fruituz beteak daude eta hauek ikustera eta hauetaz gozatzera atera dira.
Ikastola kanpoan haritzak, lizarrak, pinuak.. eta barruan sagarrondoa, udareondoa, astigar japoniarra….ikusteko aukera izan dute. Urtaro desberdinetan, zuhaitz hauek eman duten aldaketa ikusi dute.
Gure lorategi eta inguruak lorez betetzeaz gain, udaberrian ere intsektu eta animali desberdinak ateratzen dira eta hauek, gertutik ikusteko aukera izan dute. Gelara beldarra, zapaburuak eta kilkerra ekarri baititugu. Hauek zaindu eta elikatzeaz arduratu dira, eta horrela hazten doazen heinean, aldaketa prozesua ikusiko dute.
Benetan aberasgarria gure txikientzat!