NATURAREN ALTXORREZ GOZATUZ

Azkenean iritsi dira euria, haizea eta freskura. Udazkenaz gozatzekoa aukera paregabea izan dute Lehenengo mailako ikasleek tartean tokatu zaien goiz eguzkitsu honetan. Goizean Trentxikitik barrena ibili dira, eta bidean gozatu ederra hartu dute hostoak, intxaurrak, ezkurrak, gaztainak… bilduz! Bilketaren ostean Etxarrira joan dira errekako ingurunera eta bertan hamaiketakoa egin dute. Goiz bikaina izan da!

KIMUn bizidunen eta bizigabeen arteko desberdintasunak ikasten ari dira, eta horrela, maisu Joxe Mariren laguntzaz landareen munduan murgildu dira. Landareak nondik datozen eta nola hazten diren ikasteko norberak bere hazia erein du.

Ea hazitxoak zainduz landare polit batzuk lortzen dituzten!