NATURAZ ETA AIRE LIBREAZ GOZATZEN

Udazkena iritsi da eta hori nabarmena da ikastolako patioetan,  hostoz, kolorez betetzen hasi dira. Horrela, egungo egoerak jartzen dizkigun mugei aurre eginez, 4 urteko haurrak inoiz baino gehiago ari dira aire libreaz disfrutatzen.

Naturak eskaintzen dizkien elementu desberdinekin jolastuz, hostoekin, zuhaitzak ematen dizkieten “tomatetxoekin”, zuhaitzetatik erortzen diren pintxodun bolatxoekin… gozatzen dute. Dortokentzako ere bizi poza izaten da.

Udazkeneko eguraldi onak ere hamaiketakoa kalean egiteko aukera ematen die. Ederki betetzen dute tripa kale giroan: fruta, ogia, tortitak, gailetak… ON EGIN!