NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA

Igande honetan, Nazioarteko Emakumeen Eguna denez, aste honetan zehar, emakume garrantzitsuen inguruan aritu dira hitz egiten Haur Hezkuntzako 3. mailakoak. Ikastolako txikiekin, bereziki, Maria Montessoriren inguruko bizitza eta egindako lanaren inguruan lanean jardun dira.

Maria Montessorik beste hainbat gauzen artean, emakumeen eta haurren eskubideen alde borrokatu zuen. Bestalde, berak sorturiko material ezberdinak ikusteko aukera ere izan dute.

Baina horrez gain, gure inguruan famatuak ez diren baina garrantzitsuak diren emakumeez ere aritu dira. Esate baterako, amonak, amak, izebak, lagunak, lehengusinak… Eta horiei ere gure txokoan leku bat egin diete.