3 urteko umeentzat, hasieran, zaila da denbora edo pisua bezalako kontzeptuak ulertzea. Hori dela eta, beraien bizipenetatik gertu egon daitezkeen ekintzak burutzeak kontzeptua barneratzen laguntzen die.
Besteak beste, ondorengo jarduera hauek lagun artean burutuz gustura ibili dira. Batean denbora neurtu asmoz, kronometroa esku artean hartu eta korrika saioak patioan egin dituzte, bestean hondarrezko ordularien funtzionamendua ezagutu dute, hurrengoan, gelako materiala erabiliz hauek pisu desberdina dutela konturatu dira baskula baten gainean jarri ondoren …
Ondorengo bideo honetan landu dugun hau ikusteko aukera duzue!