OHIKO BATZAR NAGUSIA

2016/17 ikasturteari dagokion Ohiko Batzar Nagusia dela eta, guraso, bazkide, irakasle eta Ikastola honetako beste langile guztiri, dei egiten zaizue.

Lekua: Ikastola handiko Bilera Aretoa
Eguna: abenduaren 20an (ASTEARTEA),
Ordua: arratsaldeko 18,00etan lehenengo deiaz eta 18,30ean bigarrenez eta azkenik.

GAI ORDENA:

  • Agurra.
  • Iazko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta bidezkoa bada, onarpena.
  • 2015-16 ikasturteko memoria.
  • Iazko ekitaldiko egoera kontua eta aurtengo aurrekontuen azalpena eta bidezkoa bada, bien onarpena.
  • 2016/2017 ikasturterako helburuak.
  • Barne Araudiaren onarpena.
  • Artezkaritza Kontseiluko hainbat kideren aldaketak.
  • Galdera erantzunak.

Oharra.- 2015/2016ko urteko kontuak eta 2016/17ko aurrekontua Batzarra baino lehen eskuratu nahi badituzue, Ikastolako idazkaritzatik pasa.