OLAIA AZURMENDI, IRABAZLE

Iragan astean, berri hobezina jaso genuen: batxilergo 2. mailako ikaslea den Olaia Azurmendik Urruzunotarrak Gehituz literatura-lehiaketan lehenengo saria lortu du.

Eusko Jaurlaritzak antolatutako eskola arteko literatura-lehiaketa da honako hau eta helburua gazteen artean literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna bultzatzea da.

Saritutako lanen egileek literatura-tailerraz jositako egonaldi batean parte hartzeko aukera izango dute non, uneoro, euskal idazle bat laguntzaile izango duten.

Azurmendik maitasun istorio bat kontatu du. Bikotekide batek besteari zuzendutako hitzak dira, hain zuzen ere, lan honetan topatuko ditugunak. Herria izenburuarekin bataiatu du saria eman dion lan hau.

Ukaezina da Olaia Azurmendik adierazpen idatzirako duen gaitasuna eta baita hura etengabean hobetzeko egiten duen lana ere. Zorionak, Olaia!