OÑATIKO ARRIKRUTZ KOBAK EZAGUTZEN

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak Oñatiko Arrikrutz kobak ikustera joan ziren maiatzaren 25ean, gelan lantzen ari ziren gaiak sakontzera. Historiaurrean gizakia nola bizi zen azaltzeaz gain, ikasleek ikertzaile moduan lanean jardun zuten eta ondoren Arrikrutz koba zeharkatu zuten.

Saioa amaitu ondoren, garai batean gizakiak sua nola pizten zuten ere erakutsi eta bertako begiraleetako batek praktikan jarri zuen. Amaitzeko, Arantzazura igo ziren bazkaltzera.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.