ONGI ETORRI PROIEKTUA: LIBURUAREN ASTEA

“Ongi Etorri” proiektuaren harira, azken bi aste hauetan zehar “Liburuaren Astea” ospatu dugu, Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere.

Horretarako, gonbidatu bereziak izan ditugu, zer nolako gonbidatuak gainera! Argeliako, Marokoko, Errumaniako, Venezuelako, Senegalgo, Nigeriako… familiek beraien hizkuntzan ipuin bat kontatu ziguten eta ondoren, familia euskaldunaren txanda izan zen.

Ikasleek txunditurik eta adi-adi entzun zuten kontaketa hau eta baita ondoren gonbidatu bakoitzaren bizipenak ere; batzuek beraien jatorrizko herrialdeko egoeraren berri eman ziguten, beraien ohiturak, han bizi duten familiaren egunerokoa, ogi puska txiki bat lortzeko egin behar duten esfortzua…

Kontaketa batzuk benetan gogorrak eta latzak izan ziren, baina esperientzia benetan berezia eta aberasgarria izan zen guztiontzat. Beraz, mila mila esker ipuin kontaketa hauengatik!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.