Gabonetan, Olentzeroren eta Mari Domingiren eskutik kontzertu baterako sarreren opari berezia jaso zuten Juanita Alkaineko ikasleek, eta gaur izan dute “Bizitza kantu bat da” lelopean ezkutaturiko kontzertu sekretuaz gozatzeko aukera.
Musikaz eta dantzaz gozatzeko esperientzia izugarria bizi izan dute ikasleek. Eskerrik asko Olentzero eta Mari Domingi eta eskerrik asko “Hanka-hutsik” taldea!

