OPOR AURREKO IRTEERAK LH 3-4-5-6 MAILETAN

3. eta 4. mailak

Hilabete hauetan pilatutako energia guztia askatzen aritu dira Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailakoak azken aste honetan. Izar-parken pasa dituzte asteazken eta ostiral goizak: salto, brinko, eskaileran gora, txirristan behera…

Ba al da urtea amaitu eta oporrei hasiera emateko modu hoberik? Primeran pasa dute!

5.maila

Gabonetako oporren aurretik Lehen Hezkuntza 5.mailako ikasle eta irakasleak Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian izan ziren.

Ikasleak irrikaz zeuden pistara sartzeko. Askorentzat lehendabiziko esperientzia zen izotz gainean eta monitoreen laguntza izan zuten patinaje teknika ikasi eta hobetzeko.

Patinen gainean trebatu ostean, jolas ezberdinetan aritu ziren eta bukaeran diskofestan dantzari gozatzeko aukera izan zuten. Ipurdiko ederrak hartu zituzten arren, primeran pasa zuten!

6.maila
Ikasturteko lehenengo txanpari amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Barakaldoko BEC-ean kokatutako Umeen Gabonetako Parkera joan ziren. Bertan, barraketan gora eta behera ibili ziren, giro alaian eta pozik.
Gabonak ate joka ditugun honetan, lehenengo hiruhilekoan egindako lanaren ondoren, lagunekin batera dibertsioz beteriko egun zoragarria bizitzeko aukera izan zuten. Bisitak Gabonak ospatzeko giro ederra sortu zuen.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.