OREKA MANTENTZEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Abenduak 21 ikastolako azkeneko eguna izan zen oporrak hartu aurretik eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleak Txuri Urdin igaro zituzten azken ordu horiek.

DBH 4.mailakoek prestatutako txistorra bokata ikastolan jan eta 10:30etan autobusa hartu zuten. Izotz jauregian izan ziren pare bat orduz oreka mantendu nahian, lagunartean algaraka.

Bertako monitoreek ere jolasak antolatu zizkieten eta ederki pasa zuten izotz gainean dantzari. Orain, deskantsatzeko eta indarberritzeko garaia da: eguberri on guztiei!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre