OSASUNA, HAINBAT PLATER ETA ERREZETA PILA

6. mailako ikasleek sukaldaritza, higiene-arauak eta dieta orekatuen inguruko gaia jorratu dute Ingeleseko ikasgaian. Hainbat errezeta ere irakurri eta sortu dituzte eta etxetik ekarritako bat ingelesera itzultzen ibili dira.

Munduan barrena ibili dira hango eta hemengo ohiturak ikasten eta euren hiztegia aberasteaz gain, azken konpetentzia ere egin dute: sandwich eder eta osasuntsuak!

Hurrengo oporraldietarako lasai egon zaitezkete etxekoak: atzerrira bazoazte, badakizue nortzuk eskatuko dituzten jatetxeetan otorduak.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.