Joan den astean ikastolan, Batxilergoko 2. mailako ikasleekin izan ziren Ines Osinaga musikaria eta Joseba Sarrionandia idazlea. “Katuen kontuak” izenburupean, duela ia hamarkada bat bi artistek elkarrekin osatutako diskoa abiapuntutzat duen emanaldia egin zuten: Sarrionandiak kantuaren letren nondik norakoak azaldu eta segidan Osinagak kantuaren sorkuntza prozesuan sakondu eta kantua zuzenekoan jotzen zuen.
90 minutu inguruko emanaldi emankorra eta interesgarria egin zuten, giro atsegin eta lasaian. Ikasleek ere interesez jarraitu zuten.