OTSAILAK 11

Otsaliak 11, emakume zientzilariaren eguna azpimarratu genuen ikastolan, zientziaren arloan emakumeek egindako ekarpenak balioan jartzeko eta erreferente berriak ezagutarazteko helburuarekin.

Euskal Herriko hainbat emakume zientzilarien inguruan lanketa ezberdinak egin dira eta ikastolan zehar Euskal Herriko emakume zientzilarien kartelak jarri dira ikasleen eskura. Kartel horien bidez, ikasleek emakume zientzilarien ibilbideak ezagutu, irakurri eta haien lanaren inguruan hausnartzeko aukera izan dute.