PANELAK, BAZKARDORAKO

Maiatzaren 9 arratsaldean ustekabeko bisita jaso zuten Bazkardoko ikasleek. Bazkalostean, Batxilergoko 1go mailako Teknologia ikasgaiko ikasleak azaldu ziren Bazkardoko patiora, egurrezko lau panel handi eskuartean zituztela.

Duela zenbait hilabete Bazkardoko irakasleen eskutik jasotako gonbidapena onartu eta astez aste egindako lan txukunaren ondorio, patioan ezarriko diren lau panel diseinatu eta eraiki dituzte. Haurrek hainbat lanketa egin ahal izango dituzte panel horien bidez, eta patioko jolas eskaintza are gehiago aberastuko da modu horretara. Ikasleek irrikaz egin zituzten lehen probak!!

Eskerrik asko Batxilergoko 1go mailako ikasleei eta irakasleari, eta zorionak egindako lan bikainagatik!

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.