PAPERAREN TAILERRA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
513

Dakizuen bezala, Haur Hezkuntza 5. mailako ikasleak, aurreko asteetan, paperaren tailerra gauzatu ahal izateko, material desberdina biltzen egon dira (komuneko paper tutuak, egunkariak, kartoizko kaxak…).

Aste guztian zehar, txoko ezberdinetan eredu eta aukera desberdinak jarri dizkiete ikasleei.

Beraien irudimena piztu eta sormen-lan interesgarriak ikusi dituzte; lantaldean egindakoak, bakarka eta abar. Ikasgeletan giro polita sortu da eta ziur hurrengo ikasturtean errepikatuko dutela!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
513
Zabaldu