Arantzan izan dira DBH 1. mailako ikasleak, naturaz eta, batez ere, lagunekin disfrutatzen. Oso ongi pasa dutela esan digute, aterpetxeko janaria ere goxoa zegoela eta, gainera, eguraldia lagun izan dute. Zer gehiago eska leike?
Goizean abiatu ziren eta iritsi bezain pronto, logelen banaketa egin zuten. Monitoreek Arantza erakutsi zieten eta herritik eta baita aterpean ere ibiltzeko arau batzuk eman zizkieten. Bazkaldu ostean, soka eta arnesen bidez helduta, zuhaitzetan jarritako plataforma ezberdinetatik ibilbide bat egin zuten. Ikaragarri gustura egon omen ziren.
Bigarren egunean, goizean, gynkana bat egin zuten taldeka. Bertan, aurreko egunean monitoreek emandako informazioa erabili eta herritik pistak bilatu behar zituzten. Egia esan, Arantza herri txikia izanik, herritik bakarrik ibiltzeko aukera hori izugarri gustatu zaie.
Orain, azkeneko txanpa honi gogoz heltzea dagokie!
Argazgi guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.