PAUSOKA-PAUSOKA, ZENTZUMENEN BIDAIA

Haur Hezkuntzako 2 urteko haurrek esperimentu interesgarria burutu dute. Oinutsik jarri eta hainbat material zapaldu dituzte, desberdinak oso: lastoa, buztina, harri biribilak, ura…

Gustura ibili dira, haietako bakoitza zapaltzean sentitzen zutena hautematen. Esperientzia erakusten duen bideoa eta argazki batzuk uzten dizkizuegu.