Asteazkenean, DBH 2.mailako Robotikako ikasleek pentsamendu konputazionalaren inguruko tailerra izan zuten, Deustoko langile baten eskutik.
Tailer honetan, MOON deituriko mahai-jolasean jolastu zuten taldeka. Jolas honen bitartez, CPU baten funtzionamendua eta zenbaki bitarrak ezagutu eta eragiketa logiko eta matematikoak egin zituzten.
Pentsamendu konputazionalaren munduan murgiltzeko modu berri bat ezagutzea interesgarria izan zen eta ikasleak gustura aritu ziren.
Eskerrik asko Oihane zure bisitarengatik!