POROPOPOESIA TAILERRA LH 5-6

Aste honetan zehar, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Poropopoesia tailerrean parte hartu dute. Tailerraren helburua, haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzea eta poesiarekiko plazerra deskubritzea nahiz bizitzea da. Horrela ba, era jolasti eta sortzailean, poesiaren munduan murgiltzeko aukera izan dute.

Saioan zehar, hainbat poesia-genero landu dituzte, eta amaieran, poeta txiki bakoitzak, egindako lanekin osatutako liburuxka bat eraman du etxera.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.