PRIBATUTASUN POLITIKAK

Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen dauden gune pribatu, formulario edo bestelako baliabidearen bidez emandako datu pertsonalak Aita Larramendi Ikastolaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Datuak eperik gabe kontserbatuta izan daitezke, harremanaren jarraipena egiteko eta ikastolari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko, erabiltzaileak kontrakorik aipatzen ez badu. Datuak tratatzeko oinarri legalak eskatutako zerbitzua emateko tratamenduaren beharra, zure baimena, tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) edota betebehar legalak betetzea dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Aita Larramendi Ikastolak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Aita Larramendi Ikastolak erabiltzaileei gomendatzen die begira ditzatela haurren eta gazteen datu pertsonalen babesari buruz Datuak Babesteko Euskal Bulegoak argitaratutako hainbat material. Informazio hori guztia (teknologia berrien erabilerari buruzko eskuliburuak, bideo hezitzaileak, etab.), hain zuzen, www.kontuzdatos.info helbidean dago ikusgai.

2. Datu pertsonalak biltzea

Aita Larramendi Ikastolak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako gune pribatuak, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak.

Aita Larramendi Ikastolak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Aita Larramendi Ikastolak, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Aita Larramendi Ikastolak antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola Aita Larramendi Ikastolari bere irudia eta ahotsa tratatzeko eta Aita Larramendi Ikastolak erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratzeko (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe.

Aita Larramendi Ikastolak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko. Aita Larramendi Ikastolak gurasoei eta legezko tutoreei gomendatzen die web gune honetan nabigatzen laguntzeko euren seme-alabei. Web gunea erantzukizunez erabiliz gero baino ez baikara seguru ibiliko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Aita Larramendi Ikastolak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

3. Sarbide-gakoen erabilera

Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

Aita Larramendi Ikastolak gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da urtean behin sarbide-gakoak aldatzea.

Garrantzitsua da, saioa bukatu orduko, erabiltzaile bakoitzak bere kontu pertsonala ixtea; hartara, ekipoa partekatzen badu edo toki publiko bateko ekipoa erabiltzen badu (liburutegikoa edo ikastolakoa) ziur egongo da inortxok ere ez duela aukera edukiko bere informazio pertsonala ikusteko.

4. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska ditzakezu. Zure baimena edonoiz ezeztatu dezakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali behar duzu helbide honetara: Aita Larramendi Ikastola, Txistoki Pasealekua z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bitartez: andoain@ikastola.eus. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu. Zure eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

5. Datuak Babesteko Ordezkaria (DPO)

Datu pertsonalak babesteko legedia betez, bereziki 2016/679 (EB) Arautegia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPD”), Aita Larramendi Ikastola, Koop. E.k jakinarazi nahi dizu Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu duela eta interesdunen eskura jartzen dituela bere kontakturako informazioa:

Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Hekbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: +34 943453588
Posta elektronikoa: info@dpobide.com

Datuak Babesteko Ordezkariari buruzko informazioaren azkeneko eguneratze data: 2019/01/31

6. Segurtasun-neurriak

Aita Larramendi Ikastolak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Aita Larramendi Ikastolaren erantzukizunpekoak.

7. Trafiko-datuak

Aita Larramendi Ikastolaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Aita Larramendi Ikastolari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Aita Larramendi Ikastolaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

8. Indarraldia

Aita Larramendi Ikastolak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Aita Larramendi Ikastolak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Aita Larramendi Ikastolak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.