ELEANITZ

ELEANITZ PROIEKTUA
Ingelesa 4 urtetik aurrera

Eleanitz proiektua 1991n abiatu zen. Euskal hiztun eleanitzak hezteko, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasteko prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan biltzen ditu.

Eleanitz-English eta Eleanitz-Français proiektu zabal horren adarrak dira eta Europa mailan saritutako materiala eskaintzen dute.

MATERIALAK ETA EZAUGARRIAK

Mailaz maila garapen ezberdina hartzen du Eleanitz proiektuak. Hona hemen ardatz nagusiak:

MAILA
MATERIALA
EZAUGARRIAK
HAUR HEZKUNTZA
4 urte
5 urte
Ready for a story!
Ipuinak ardatz hartuta, antzerki bidez ahozko adierazpenen egitura eta hiztegi mota ezberdina ikasten dute.
LEHEN HEZKUNTZA
1, 2
Hocus and Lotus
Antzerkia, ipuinetan ikasitako egiturak beste kontestuetan erabili, hizkuntza idatziari sarrera.
3, 4
Story Projects
Antzerkia eta istorio liburuxken alfabetatzea. Hizkuntza orokortu, gaiarekin lotutako lanak.
5, 6
The Explorers
Proiektu bidezko lanketa. Autonomia, bakoitzaren hizkuntza erregistroa erabili.
.
DERRIGORREZKO BIKARREN HEZKUNTZA
1, 2
Subject Projects
Proiektuaren lana: materiala ikasgaietan zentratua. Sistematizazioa, zehaztasuna.
3, 4
Subject in English
Ikasgai batzuk ingelesez landuko dira. Ingelesaren erabilera ikastola barruan eta bertatik kanpo.

 

ENJOY ENGLISH

eleanitz_02Uztailean, Aita Larramendi Ikastolak Ikastolen Elkartearen eskutik antolatzen duen ekintza nagusiak ingelesezko izena du: Enjoy English. “Ingelesarekin goza ezazu”.

Helburua: ikasleak ikasturtean ikasitakoa udan sendotzea Britainia Handiko begiraleekin. Bitartekoak: Britainia Handiko begiraleak eta era dibertigarrian (eskulan, jolas, kanta, antzerki, kirol, ipuinak) ingelesez gozatzeko gogoa.

Nolabait, Ikastolan bertan martxan dagoen Eleanitz Proiektuaren jarraipen gisara planteatua dago udako hilabete hau. Enjoy English-en abantaila nagusia horixe da, jolas eginez ere, ingelesa erabiltzen dutela ikasleek.

Ikastaro honi amaiera emateko jaialdi bat antolatzen dugu, eta hainbat antzerki eta kanta eskaini. The final show izaten da gurasoei eskaintzen zaien jaialdiaren izena. Bertan, ikasle bakoitzari ikastaroan parte hartu duen agiria ematen zaio, eta begiraleari ere diploma ematen zaio.

FRANTSESA

eleanitz_03Ikastolan Eleanitz frantsesa ere eskaintzen da, DBHko lau mailetan. ELIM moduko proiektuen bidez, ikasarloekin lotura eginez eta ikasleei erronka kognitiboak proposatuz lantzen da.

Ipar Euskal Herriarekiko komunikazio hizkuntza bezala euskara bultzatu behar bada ere, hango gizartearen zati batekin ere zein Frantziarekin loturak frantsesez egitea ezinbestekoa dela iritzita eskaintzen da frantsesa Ikastolan. Frantziar kulturaren oinarrizko ezagupena ere bada helburua.

Bi ardatz nagusi zaintzen dira ikasgaian:

  • Elementu kulturala: frantses kulturarekin loturiko gaiak dira proiektuen muina.
  • Elementu komunikatibo-funtzionala. Frantziarekiko komunikazioan sor daitezkeen harreman arruntetarako baliabideak eskaintzen dira.