PULUNPA PROIEKTUA

DBH 1eko ikasleak astebetez Pulunpa proiektuan murgildu dira. Pulunparen helburua,  Euskararen erabilera emozioetatik bultzatzea da. Horretarako, gure ikasleek jolas eta dinamika ezberdinak egin dituzte.

Horri lotuta, aurreko ostiralean irteeratxo bat egin zuten Leitzaranera. Beraz, murgiltze proiektua abian jarri da eta ikasturtean zehar jarraipena izango du.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.
Jarraian, jardueraren bideoa ikus dezakezue: