Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1eko ikasleek ekainaren 10ean eman zioten amaiera , urtean zehar landutako Pulunpa proiektuari. Hori dela eta, Leitzaranera irteera berezia egin zuten eta bertan hainbat jolas egin ondoren, Euskarari eskainitako zuhaitz baten landaketarekin amaitu zuten. Zuhaitz horrek esanahi berezia du ikasleek landatu baitute, Euskara indartu eta biziberritu dadin.
Jarraian egindako jardueraren bideoa duzue: