RAFIAA AALI-SALEMENEN BISITA

Atzo, otsailak 6a, LH 6. mailakoek Tinduf kanpamenduan jaiotako Rafiaa gaztearen bisita jaso genuen Txistokiko musika gelan.

Hamahiru urte zituenean etorri zen Euskal Herrira, bizitzera; geroztik guraso eta senideekin bizi da Ikaztegietan.

Momentu honetan ikasten ari garen gaiarekin (bizi baldintzak eta bizi itxaropena, herrialde garatuetan eta garatu bidean dauden herrialdeen arteko konparazioa) lotura zuzen-zuzena du berak kontatutakoak.

Bere esperientzi eta bizipenak azaldu zituen guk egindako galderei erantzunez.

Gauza gutxi eduki arren zoriontsu bizi zen eta ez zen sekula aspertuta sentitu; orain, Euskal Herria ezagutu eta hemen dauden aukerak ikusita ez litzake itzuliko bizitzera Tinduf kanpamendura.

Argazki gehiago ikusteko KLIK HEMEN.