SAHARARAKO JANARI BILKETA

Urtero legez, aurtengoan ere Ikastolako familia eta ikasleek Andoaingo Udalarekin eta Hurria Sahara elkartearekin batera “Elikatu itxaropenean” karabanan parte hartu dute.  Urtero andoaindar bakoitzerangatik Tindoufeko kanpamenduetara kilo 1 janari bidaltzea da helburua, ziur lortuko dugula!

Hori dela eta, ikasleek arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea eta sardinak oliotan ekarri dituzte Saharako familiei laguntza emateko. Gaur etorri dira Udaletxeko langileak janaria biltzera eta poltsa ugari eraman dituzte.  Ikasleek ilusioz ikusi dute kamioa geroz eta janari-poltsa gehiagorekin betetzen. Eskerrik asko familia!