SAN JUANAK OSPATZEN

Ikasturtearen amaiera gero eta gertuago dagoen honetan eta San Juanetako txinpartak pizten hasiak daudenean, ospakizunak abian jarri ditugu Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailen artean.

Urtero bezala, kamiseta gorria jantzita eta zapia buruan, gure adinera egokitutako Axeri Dantzan parte hartu dugu. Gure axeri txikiak gustura aritu dira: zaldiei perrak jartzen, dorreak osatzen, kalejiran dantzan…

Ondoren, San Juan sua piztu dugu, eta olerkia errezitatu ostean, amaitzeko sua saltatzeko unea heldu da, festei ilusioz ongi etorria egiteko.

GORA SAN JUANAK!

GORA ANDOAIN!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.