SAN TOMAS EGUNA eta MARI DOMINGI BAZKARDON

Abenduaren 21ean Ikastolan San Tomas eguna ospatu zen. Egun horretan ohikoa den modura, gure ikasleek txistorra goxo-goxoa jateko aukera izan zuten. Horretarako DBH 4.mailako ikasleak sukaldari lanetan aritu ziren eta Ikastolako ikasleek inoiz jan zuten txistorrarik ederrena dastatzeko aukera izan zuten. Hori bai zortea!

Horretaz gain, Bazkardoko ikasleek Mari Domingiren bisita izan zuten. Urtero bezalaxe ikasleek Olentzero eta Mari Domingirentzat prestatutako gutunak emateko aprobetxatu zuten; hori gutxi baliz, Mari Domingik txupete bat edo beste ere jaso zuen txikienen partetik, ederki!

Gabonak ate joka ditugu, beraz, ondo pasa eta zaindu!

Argazki gehiago ikusteko egin, KLIK HEMEN.