SANJUAN DANBORRADA, KOMITIBA ETA GUZTI

Ekainaren 25ean, asteartea, ospatu zen Sanjuan jaietako azken ekitaldi jendetsua, Haur Danborrada, hain zuzen.

Eguraldia lagun, Lehen Hezkuntzako 4. maila eta 5 mailako osatutako taldeak gogoz eta erritmo egokian astindu zituzten danborrak eta upelak, zuzendarien gidaritzapean.

Aurten, gainera, danborradaren gidari gisa joaten den komitiba Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleekin osatu da. Han joan ziren gure neska-mutilak, garai bateko jantziekin apainduta: alkate jauna eta anderea, sendagilea eta erizaina, apaiza eta monagiloak, mikeleteak, errementaria eta arotza, indianoak… Elegante asko ibili ziren Andoaingo kaleetan zehar eta danborradaren amaiera, udaletxeko balkoitik ikusteko izan zuten, gainera.

Parte hartu zenuten guzti-guztioi, mila esker erakutsitako jarreragatik eta eskainitako ikuskizunagatik. ZORIONAK !!!

Danborradaren argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.

Komitibaren argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.