SANTA AGEDA BEZPERA IKASTOLAN 2025

Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera. Usadioari jarraituz, goizean Juanita Alkaineko ikasleak eta arratsaldean Lehen Hezkuntzako 3-4-5-6. mailetako ikasleak, oles ta oles eginez ibili ziren, euren makilekin lurra esnatu asmoz.

Egun berezi honetan herria alaitu zuten, makilak eskuetan eta baserritar jantzi dotoreak soinean euskal tradizioko koplak abestuz.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.