SANTA KRUTZAK 2023

Ostiral arratsaldean danbor hotsik entzun al zenuten? Bai, bai, Ikastolako ikasleak ziren! Bai Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere neska-mutilek danborra gogotsu jo zuten. Danborra joan ondoren, Txistokiko ikasleak Zumea Plazara joan ziren eta han herriko beste ikastetxeetako ikasleekin batera, pregoi eta bertso bidez Andoainen hain maiteak diren festei hasiera eman zieten. Gora Santa Krutzak!

Bazkardoko eta Txistokiko argazkiak ikusteko, egin KLIK HEMEN.