SANTA KRUTZAK

Ostiral arratsaldean danbor hotsa entzun al zenuten? Bai, bai, Ikastolako ikasleak ziren! Bai Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere neska-mutilek danborra gogotsu jo zuten. Txitokiko ikasleak ondoren Zumea Plazara joan ziren eta han herriko beste ikastetxeetakoekin batera, pregoi eta bertso bidez Andoainen hain maiteak diren festei hasiera eman zieten. Zuek festa hauetan gozatzeko prest? Gora Santa Krutzak!

Jarraian, Bazkardoko eta Txistokiko argazkiak dituzue ikusgai:

Bazkardoko argazkiak ikusteko egin KLIK HEMEN.

Txistokiko argazkiak ikusteko egin KLIK HEMEN.